Zuzkidura partzelaren azalera eskubideak eratzeko hitzarmena aldatzea

Araba

Martxoaren 28an sinatuko da zuzkidura partzelaren azalera eskubideak eratzeko hitzarmena aldatzeko sinadura. Gasteizko Udaleko alkateak, Patxi Lazcoz jaunak, eta Arabako Teknologi Parkeko presidenteak, Francisco Berjón jaunak, 2008ko ekainaren 24ko hitzarmena aldatzea sinatuko dute, zuzkidura partzelen azalera eskubidea Gasteizko Udalak Arabako Teknologi Parkeari lagatzen ziola ziona hain zuzen ere. Sinadura horren xedea aipatutako partzela horiek batzean egin diren aldaketak sartzea da, hortik partzela bateratu bat atera da, gizarte, merkataritza eta kirol ekipamendua jartzeko

Partekatu

Beste berri batzuk