GSR Enpresa Arabako Teknologia Parkean Kokatuko da

Araba

GSR – Gestión de Servicios Residenciales S. Coop enpresa Arabako Teknologia Parkeko E5 Eraikineko 110. bulegoan kokatuko da abuztuaren 1etik aurrera.


GSR, Mondragon Korporazioak eta LKS Ingeniería S. Coop-ek bultzatutako enpresa proiektua da (Parkean kokatuta dago hau), estatu mailako pertsona nagusientzako arreta sozio-sanitarioa emateko zerbitzuen eskaintza eta kudeaketa osoa egiteko.

GSRk berrikuntza proiektuak egingo ditu metodologiaz, telekomunikazio tresnez eta aplikazio informatikoez, telemedikuntzaren eremuan.

Partekatu

Beste berri batzuk