Aurkezpena

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea 1994 eratu eta 1997an inauguratu zen. Miramon zonaldean kokatuta, ondo komunikatutako hiri esparrua da, 130 hektarea dituena, hauetako 65 parke naturala. Parkeak Hernaniko Galarretara zabaltzeko proiektua abiarazi du eta honek 108.000 metro koadro gehiagoko ekarpena egingo dio Parkeari.

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak teknologikoki aurreratuak diren enpresak, ikerketa zentroak eta hainbat erakunde hartzen ditu, inguruko I+G+b arloan eredu izanik.

Parkearen xede nagusia garapen sozio-ekonomikoa sustatzea da, eta, horrela, inguruneko pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzea. Bere estrategiaren ardatza honako hau da: teknologiaren ikuspegitik aurreratuak diren proiektuak sortzen parte hartzen duten eragile ekonomikoak hurbiltzea, alegia, unibertsitateak, teknologia-zentroak eta teknologia lantzen duten enpresak hurbiltzea, horiei kokaleku eta azpiegitura egokiak eskainiz. Izan ere, hori eginez, ezagutzen trukea bideratu ahal izango dute eta, bide horretatik, lurralderako enplegua eta aberastasuna sortzeko aukera emango duten enpresa proiektuak sortzeko modua izango da.