Vitoria-Gasteiz

Talentu- eta berrikuntza-kontzentraziorik handiena Araban, energiaren eta osasunaren arloetan eta arlo aeroespazialean nazioartean erreferentziazkoak diren proiektuekin.

Campusari buruz

1992an inauguratu zen Vitoria-Gasteiz Campusa, lurraldeko enpresek zituzten hazkunde-beharrei erantzuteko eta proiektu estrategikoak eta herrialdekoak ezartzeko.

Harrezkero, jakintza transferitzeko zentro gisa finkatu da, non industriaren abangoardiako ordezkari nagusiak dauden, Europarako funtsezkoak diren sektoreetako erreferentziazko enpresa, eragile eta startup talde bat buru dituztenak; sektore horien artean daude Biozientziena, Energia eta Ingurumenarena, industria aeronautikoa eta aeroespaziala eta EIKTak.

Ikusi Campusaren mapa

Campuseko zerbitzuak

Vitoria-Gasteiz Campusean, edozein proiektutarako enpresa-garapen eta garapen profesional handiena bermatzen duten zerbitzu bereizgarriz osatutako eskaintza integrala du Euskadiko Parke Teknologikoak.

Ezagut itzazu Euskadin zientziarekin eta teknologiarekin lotutako negozio-ekosistemarik handiena osatzen duten zerbitzuak eta, bikaintasun, berrikuntza eta bizi-kalitateko testuinguru batean, enpresen eta enpresetako pertsonen hazkuntza profesionalerako diseinatuta dagoen lankidetzako ingurune bateko kide izatearen abantailak.

Aretoak eta lan-espazioak alokatzea

Vitoria-Gasteiz Campusak ekitaldiak, laneko batzarrak edo jarduera profesionalak egiteko alternatiba integral, malgu eta eskuragarriak eskaintzen dizkizu.

Edozein behar duzula ere, zure ekitaldirako edo laneko batzarrerako proposamen egokiak ditugu.

  • Erabilera anitzeko 10 areto, ekitaldi eta batzarretarako espazioarekin
  • 180 lagunen baino gehiagorentzako auditorioa
  • 585 m2-ko erakusketa aretoa
  • Areto presidentziala
  • VIP aretoa
  • Kontseiluetarako aretoa
  • KreaGune – Sormenerako aretoa

Espazioak

Vitoria-Gasteiz Campusean bat egiten dute azpiegitura berde eta adimentsuak eta pertsonentzako pentsatutako arkitektura abangoardistak, ingurune seguru, jasangarri eta naturarekin errespetuzko batean.

Tamaina txikiko lokalak zein partzela urbanizagarriak ditugu; horrela, Vitoria-Gasteiz Campusak espazio malguak, argitsuak eta seguruak jasotzen dituen katalogoa eskaintzen dio edozein enpresa-proiekturi, haren beharretara egokitutako espazioekin.

Informazioa eskatu

Harremanetarako

Informazio gehiago eskuratzeko, jar zaitez harremanetan Vitoria-Gasteiz Campusarekin.

Vitoria-Gasteiz Campusean dago behar duzun guztia.

Kokaleku baterako, azpiegitura eta abangoardiako zerbitzuetarako ateak irekitzen dizkizugu. Gehiago jakin nahi baduzu, dei iezaguzu.

Informazioa eskatu