Abanto

Euskadiko Parke Teknologikoaren funtsezko pieza eta erreferentziazko espazioa da, energiaren arloko proiektu estrategikoetarako.

Campusari buruz

2023an inauguratu zen Abantoko Campusa, eta Euskadi energia-trantsizioaren abangoardian posizionatzeko diseinatuta dago.

Hidrogeno berdez elikatutako munduko lehen espazio teknologikoa da, eta ezin hobeto kokatuta dago, Bilboko Portutik, Petronorren petrolio-findegitik eta Kantauriko Autobidetik hurbil baitago. Hantxe du bere egoitza EIC-Energy Intelligence Center zentroak, eta etorkizuneko BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridorearen funtsezko parte da. Halaber, informazio-zerbitzuetarako azpiegituren segurtasun, eskuragarritasun, konektibitate eta jasangarritasunean arku atlantiko osoan erreferentziazkoak diren proiektuetako bat hartzen du.

Ikusi Campusaren mapa

Campuseko zerbitzuak

Abantoko Campusean, edozein proiektutarako enpresa-garapen eta garapen profesional handiena bermatzen duten zerbitzu bereizgarriz osatutako eskaintza integrala du Euskadiko Parke Teknologikoak.

Ezagut itzazu Euskadin zientziarekin eta teknologiarekin lotutako negozio-ekosistemarik handiena osatzen duten zerbitzuak eta, bikaintasun, berrikuntza eta bizi-kalitateko testuinguru batean, enpresen eta enpresetako pertsonen hazkuntza profesionalerako diseinatuta dagoen lankidetzako ingurune bateko kide izatearen abantailak.

Aretoak eta lan-espazioak alokatzea

Abanto Campusak ekitaldiak, laneko batzarrak edo jarduera profesionalak egiteko alternatiba integral, malgu eta eskuragarriak eskaintzen dizkizu.

Edozein behar duzula ere, zure ekitaldirako edo laneko batzarrerako proposamen egokiak ditugu.

  • Erabilera anitzeko lau areto, ekitaldi eta batzarretarako espazioarekin
  • 180 lagunentzako auditorioa
  • 250 m2-ko ataria

Espazioak

Abanto Campusean bat egiten dute azpiegitura berde eta adimentsuak eta pertsonentzako pentsatutako arkitektura abangoardistak, ingurune seguru, jasangarri eta naturarekin errespetuzko batean.

Tamaina txikiko lokalak zein partzela urbanizagarriak ditugu; horrela, Abantoko Kanpusak espazio malguak, argitsuak eta seguruak jasotzen dituen katalogoa eskaintzen dio edozein enpresa-proiekturi, haren beharretara egokitutako espazioekin.

Informazioa eskatu

Harremanetarako

Informazio gehiago eskuratzeko, jar zaitez harremanetan Abanto Campusarekin.

Abanto Campusean dago behar duzun guztia.

Kokaleku baterako, azpiegitura eta abangoardiako zerbitzuetarako ateak irekitzen dizkizugu. Gehiago jakin nahi baduzu, dei iezaguzu.

Informazioa eskatu